logo-lynx

ESPERIENTZIA

Hogei urte baino gehiago igaro dira gure hezkuntza lana hasi genuenetik. Gaur egun 2.000 ikasle inguru prestatzen ditugu bigarren hizkuntzen ikasketan

ARRAKASTAREN GAKOA

Gure metodologiaren oinarrian, hizkuntza bat hizkuntza hori erabiliz ikastea helburu duten proiektuen garapena jasotzen da

DIMENTSIO AFEKTIBOA

Gaur egun inork ez du zalantzan jartzen emozioek hizkuntza baten ikasketan betetzen duten lekua oso garrantzitsua denik. Guk arrakastaren eta lorpenen oinarrian jartzen ditugu

GURE METODOLOGIA

Ikasle guztiak partaidetza handiko klaseetan inplikatzen ditugu, adin tarte bakoitzaren interesetatik gertu dauden jarduera motibatzaileetan oinarrituta


3

URTETIK AURRERA


1500

IKASLETIK GORA URTERO


AGIRI OFIZIALAK

300

IKASLETIK GORA EGIAZTATZEN DUTE MAILA URTERO


98

%K BAINO GEHIAGOK GAINDITZEN DU

HIZKUNTZA IKASTAROAK

HIZKUNTZA IKASTAROAK

Umeak, gazteak eta helduak. Gure akademietan, ikastetxeetan eta enpresei zuzendutako...
KOMUNIKAZIORAKO TREBEZIAK

KOMUNIKAZIORAKO TREBEZIAK

Programa bereziak diseinatzen ditugu profesionalentzat, L2 irakasleentzat eta prestatzen...
ITZULPENA ETA INTERPRETAZIOA

ITZULPENA ETA INTERPRETAZIOA

Idatzizko itzulpenetik interpretaziora edo hizkuntza laguntasunera

demo

Lynx Idiomas

Bezeroaren neurrira pertsonalizatutako prestakuntza, ikasleei eta profesionalei zuzenduta. Beraien instalazioetan edo gure akademietan.

IRAKASKUNTZAREN ZUTABEA

Lynx Idiomasen badakigu hizkuntza bat ikastea prozesu bizia eta etengabea dela, eta horren helburua komunikazioa dela. Horregatik ilusioz eta buru belarri ari gara lanean, gure ikasleek hizkuntzak komunikaziorako bide gisa ikusten ikas dezaten eta hizkuntza horietan era egokian eta zehaztasunez adierazteko beharra uler dezaten. Eta gure kultura eta mundua ulertzeko beste modu batzuk ezagutzeak dakarren aberastasunari lagunduz egin nahi dugu hori.

Gehiago irakurri
METODOLOGIAREN ZUTABEA

Jardunbide pedagogiko aurreratuenak kontuan izanda, planteatzen dugun hizkuntza irakaskuntzaren helburu nagusia ikasleek bigarren, hirugarren edo laugarren hizkuntzan izan behar duten komunikaziorako gaitasuna ahalik eta gehien garatzea da. Aurrera daramagun kultur-anitzeko ikuspegiak, ikasleak gizarteko eragile gisa duen dimentsioa hartzen du kontuan (MCER izenekoaren erreferentzia, Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komuna).

Gehiago irakurri

Gurekin lan egin nahi al duzu?

Gure taldea, gure egiteko era bezala, etengabe ari da eboluzionatzen. Horregatik, beti gaude gure proiektua aberastuko duten soslai berriak geureganatzeko prest. Gurekin lan egin dezakezula uste baduzu, bidali iezaguzu zure CVa.

Harremanak
ARTAZA AKADEMYANDRAMARI ZORNOTZAKO IKASTOLA  ASKARTZA CLARET BIHOTZ GAZTEA IKASTOLA BIHOTZ GAZTEA IKASTOLA

ARTAZA AKADEMY

Leioa inguru honetan aitzindaria den akademia. Lanez betetako 10 urte baino gehiago daramatzagu bertan, ehunka ume, gazte eta heldurekin. Denbora tarte horretan bermedun erreferente bilakatu gara ingeleseko prestakuntza osatzeko, hizkuntzan aritzeko eta gozatzeko ordu gehiagorekin.

Gure helburua, ikasketa prozesuan ikasleek arrakastaz komunikatzen ikastea da eta, hala nahi badute, ikasketa hori Cambridgeko unibertsitateko (FCE, CAE eta CPE) eta Trinity College Londoneko (Grades 5-12) titulu ofizialak eskuratuz egiaztatzea.

ANDRAMARI ZORNOTZAKO IKASTOLA

Duela 10 urte baino gehiago, Andra Mari Ikastolako zuzendaritza eta arduradun pedagogikoak Lynx Idiomasekin harremanetan jarri ziren, ahozko komunikaziorako oso proiektu berritzailea ezartzeko, jolasaren eta IKTen bitartez. Ibilbidea luzea eta oso pozgarria izan da inplikatutako guztientzat: ikasleak, familiak, Lynx eta Ikastolako hiru hizkuntzako proiektua.

Gure helburua, 3 urtetik aurrera ikasleek euren ingeleseko hezkuntza osatzea da, ingeleseko ordu gehiagorekin, talde txikietan. Eta ikasiz gozatzea eta ziurtagiri ofiziala lortzea balio erantsia diren garai hauekin bat datorren ikuspegi irekitik eta modernotik egiten dugu.

CLARET ASKARTZA

Lynx Idiomas, Claret Askartza Ikastetxearen hiru hizkuntzako hezkuntza proiektuaren kalitatezko aliatua da. Denbora tarte horretan urtero 700 ikasle baino gehiago prestatu ditugu eguerdiko eta arratsaldeko eskola orduetatik kanpoko gure ikastaroetan.

Gure helburua, ikasleek euren ingeleseko hezkuntza osatzea da, ingeleseko ordu gehiagorekin, talde txikietan. Eta ikasiz gozatzea eta ziurtagiri ofiziala lortzea balio erantsia diren garai hauekin bat datorren ikuspegi irekitik eta modernotik egiten dugu.

BIHOTZ GAZTEA IKASTOLA

13 urte bete dira dagoeneko Santurtzin Bihotz Gaztea Ikastolako zuzendaritzarekin eta arduradun pedagogikoekin estu helduta lanean hasi ginenetik, ahozko komunikazioa hobetzeko proiektuan. Eurekin gauzatu dugun abentura sakona eta oso pozgarria izan da, emaitza onak eta ikasleen eta euren familien gogobetetzea ikusita.

Beti bezala, gure helburua, 3 urtetik aurrera ikasleek euren ingeleseko hezkuntza osatzea da, ingeleseko ordu gehiagorekin, talde txikietan. Eta ikasiz gozatzea eta ziurtagiri ofiziala lortzea balio erantsia diren garai hauekin bat datorren ikuspegi irekitik eta modernotik egiten dugu.

INDAUTXU ESKOLA

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit. Aenean commodo ligula eget dolor. Aenean massa. Cum sociis natoque penatibus et magnis dis parturient montes, nascetur ridiculus mus. Donec quam felis, ultricies nec, pellentesque eu, pretium quis, sem. Nulla consequat massa quis enim. Donec pede justo, fringilla vel, aliquet nec.

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit. Aenean commodo ligula eget dolor. Aenean massa. Cum sociis natoque penatibus et magnis dis parturient montes, nascetur ridiculus mus. Donec quam felis, ultricies nec.

Utilizamos cookies en este sitio para mejorar su experiencia de usuario Política de Privacidad